Pasar al contenido principal
  • Argazki galeria
    ALCORTA FORGING bisita

    Abenduaren 13an, Elgoibarren kokatuta dagoen ALCORTA FORGING enpresara egin zuten bisita espezializazioko ikasleak. Oraingo honetan Forjako prozesua ezagutzeko aukera izan dute, Asier Aranguren, trokelgintzako arduradunaren bitartez. Forjarako erabiltzen dituzten trokelak bertan fabrikatzen dira, eta jarraitzen den prozesu osoa ezagutu zuten: trokel motak, mekanizazio eragiketak eta erremintak, trokelen mantenua, etab...

    Eskerrik asko Asier, emandako harrerarengatik.

  • Argazki galeria
    EZPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK KENDU ENPRESAN

    Azaroaren 22an, Segurako Aizkoeta Industrialdean kokatuta dagoen KENDU enpresara egin genuen bisita espezializazioko ikasleekin. Bertan, fresaketarako erremintak fabrikatzen dituzte: metal gogorrezko zein altzairu lasterreko fresa integralak, forma berezikoak eta barautsak. Guk tailerrean mekanizatzeko erabiltzen ditugun fresak nola fabrikatzen diren bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izan genuen Mikel Artola fabrikazio arduradunaren bitartez.

    Eskerrik asko Mikel emandako harrerarengatik.

  • Argazki galeria
    DISEINUKO IKASLEAK, SARITUAK

    Oteitzako Goi Mailako Diseinuko 1. mailako ikasleek "Azken tanta arte zukutuz" izeneko lana aurkeztu dute Aldundiaren Ingurumen Departamenduak antolatutako eskultura erakusketara, eta hura saritu dute. Besteak beste, proiektuan nabarmendu nahi izan dute material bati beste erabilpen bat eman dakiokeela behin eta
    berriz. Zorionak denoi!

  • Argazki galeria
    Azaroak 25 "Tratu Ona Guztiona"

    Azaroak 25, Oteitzak bat egiten du Emakumeren aurkako indarkeriaren egunarekin.
    Euriak ere ez gaitu gelditu!

    https://youtu.be/v0O0FWbRNWg

  • BeDaLa
    ERASMUS+ BeDaLA proiektua

    Leipzig-eko IFDT institutoarekin elkarlanean Europar batasuneko proiektu batean murgilduta gabiltza Oteitzan.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00