Pasar al contenido principal
  • banner
    IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia, azaroaren 13an, Kursaalean

    Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.

  • Agenda2030 logo
    Oteitzako ingurumen taldea

    Aurtengo Eskola Agenda 2030 programan landuko dugun gaia hauxe izango da: Lehorreko ekosistemetako bizitza: basoak.  
    Zein erlazio dago momentu honetan barneratuak gauden pandemiaren eta inguratzen gaituen biodibertsitatearen artean? Uste al duzue gizakiak eragindako biodibertsitate galerak birusaren areagotzean eragina izan dezakeenik?
    https://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screenview/id/7205707/tipo/videos/telebista/
    Gaiak arduratzen bazaitu, ez egin zalantzarik, animatu oteitzako ingurumen taldera!
    Zaindu maite duzun hori!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00