Pasar al contenido principal
  • Argazki galeria
    JOVI bisita

    Atzo Zumaiako Jovi Enpresa bisitatu genuen.
    Jovi familia-enpresa da, eta 47 urteko esperientzia du produkzio prozesuen automatizazioaren sektorean.Sistemen eta teknologien aplikazioen etengabeko berrikuntzaren ondorioz, JOVIn fabrikazio propioko produktuak garatu ditu, merkatuan dagoen elikadura ekipoei erantzuteko eta materialak produkzio makinei emateko. 
    Eskerrak eman nahi dizkiegu Alex eta Anderri, Diseinuko 1. mailako ikasleei prozesu osoa erakusteko eskaini ziguten dedikazioagatik, hasi diseinutik eta makina horiek fabrikatu, eta muntatu arte.

  • Argazki galeria
    OTEITZAKO Lanbide Heziketako AZOKA
    Gaur, Oteitzan, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzako Lanbide Heziketako azoka ospatu dugu.
    Bertan, gure ikasleek garatzen dituzten erronka batzuk gertutik ikusi ahal izan dituzte, probatu, sortzen diren zalantzak planteatu, elkarrekin jardun...
    Lanbide Heziketako Azoka ezinbesteko ekitaldia da euren gaitasunak garatu eta lan aukerak hobetu nahi dituztenentzat.
  • Argazki galeria
    ERASMUS +

    Aurtengo ikasturtean ere 2022-2023 Oteitza Lizeo Politeknikoko 6 ikaslek atzerrian egingo dituzte lan praktikak, horretarako Erasmus+ praktiketarako mugikortasun bekak baliatuko dituzte. Erdi Mailako bi ikasle izango dira eta lau goi mailako ziklotakoak.


    Unay Barbany eta Borja Larrañaga dira Erdi Maila Elektrikako zikloko ikasleak eta Pragara doaz Txekiako Errepublikara.

  • Mendi gailurrera iritsita talde argazkia
    URTARRILEKO IRTEERA

    Mendaurreko tontor elurtua igotzen, Añanako gatzaga bisitatzen zein St Lary-ko pistak jaisten, aldarte ederrean ibili ginen pasa den ostegunean ikasle zein irakasleak. A ze abenturak!

    Argazki eta bideo gehiago lotura honetan.

  • tecnun eracing
    Tecnum eta Oteitza ELKARLANEAN

    Abenduan Irati Jerez, Oteitzako ikasle ohia, bere Tecnumeko taldearekin, Iker eta Juanekin, bisitatu gaituzte eRacing proiektuan parte hartzera gonbidatzeko.
    Haiek kotxea diseinatu eta eraikitzen dute eta Oteitzak hainbat piezen fabrikazioan parte hartzen du.
    Kotxerik onena eraikitzea opa diegu Formula Student nazioarteko lehiaketan!!!

    Hemen laburpen txiki bat: KLIK

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00