Zarauzko Udalak  urtero antolatzen duen Salbatore Mitxelena  Literatur Lehiaketan, Batxilergoari dagokion E mailan, Oteitzako ikasleek irabazi dituzte sari guztiak. Narrazioan sarituak Lore Ladron de Guevara, Julia Galarraga eta Jone Aizpurua izan dira, hurrenez hurren; poesian, berriz, Maddalen Etxebeste, Izaro Aizpurua eta Amaia Etxabe. ZORIONAK NESKAK eta jarraitu zuen sormena hitz eder bihurtzen!

Sari banaketa datorren ostiralean, apirilak 29, arratsaldeko 19:00etan izango da Modelo Aretoan. Gure lagun artistak txalotu nahi dituzuenok hurbildu lasai bertara!

Esparrua: