Apirilaren 26an eta maiatzaren 4an Goi Mailako 1. Mekatronika eta 1. Produkzioko taldeak Zumaiako GKN Drive Line lantegian izan ziren hainbat irakaslerekin batera. Bertan, alde batetik, antolaketa eta mantenuari buruzko azalpen interesgarriak entzun eta, bestetik, fabrikazio zelula robotizatuak ikusi genituen. Hemendik gure eskerrik beroenak egindako harrera eta eskainitako arretagatik.

Esparrua: