"Lau egun zoragarri pasa ditugu Parisen Oteitzako Frantseseko ikasle-irakasleok. Alde batera eta bestera ibili gara gelditu gabe,  Champs Élysées-etan pasiatu, auzo latinoaren eta Montmartre-ren xarmaz gozatu, Louvre museoa bisitatu, Notre Dame-ko gargolak ikusi, Eiffel dorrera igo... eta sorpresa! baita bertako lehen solairuan izotzetan patinatu ere! Que de bons souvenirs !"

Esparrua: