Errigora herri ekimenaren aurtengo udazkeneko kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko produktuen saskia eskuratzeko eskaria azaroaren 8a baino lehen egin behar da.

Errigora ekimenak Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin, Zazpiak Batekin eta Sortzenekin elkarlanean abiatutako kanpaina da. Aurten  jasotakoaren %25a Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera, Erriberako AEKra eta D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara bideratuko dute.

Hartu eta eman leloa du aurtengo kanpainak: auzolanaren bidez bertako kalitateko produktuak eskainiz, trukean erosleak euskara diruz laguntzen du. Aurreko urteetan bezala, 50 euroko prezioa du Nafarroa Hegoaldeko produktuen saskiak. Ardo beltza, olio birjina estra, mahats zukua, almendrak eta kontserba poto ugari (melokotoia almibarrean, orburuak, potxak, kardua, pikillo piperrak, zainzuriak eta marmelada). Produktu guztiak tokian tokiko ekoizleenak dira. Aurten, gainera, bost ekoizle gehiago daude, eta beraz 15 izango dira euren produktuak eskainiko dituztenak.

Eskaera egiteko Oteitzako idazkaritzan izena eman. 

Esparrua: