ASIER ARANGUREN ESPEZIALIZAZIOKOEKIN SOLASEAN

Oteitza Politeknikoko ikasle ohia den ASIER ARANGUREN izan dugu ikastetxean ESPEZIALIZAZIOko ikasleekin solasean eta bere bizitzako ibilbidearen zehetasunak ematen.  Asier Aranguren ALCORTA FORGING GROUP S.A. enpresan Trokeleri Departamenduko arduraduna da eta gaztea izan arren bere lan ibilbidea luzea da, enpresa ugarientzako lana eginaz, bere enpresa muntatuz eta bere ezagutza teknikoa eta kontaktuak areagotuz.

Hondartzako Erronka 2018

Aurtengoan ere , zikloetako 1.mailakoek  erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren eredua ezagutzen joateko asmoz,

ordu t´erdi ikasgelan talde lanean aritu ondoren, hondartzan amaitu den erronka burutu dute goiz guztian zehar. 

Partaideek iaz  izan zuten baino itsaso zakarragoa izan dute, 

halere denak oso lan bikaina gauzatu dute: 

 Bizikidetzako egun ederra igaro dugu!!,

LANBIDE HEZIKETAN onartu eta ez onartuak izan direnen BEHIN BETIKO zerrenda / ADMISIÓN DEFINITIVA DE ALUMNOS/AS PARA EL CURSO 2018-19 en CICLOS

(EGUNERATUTA 2018-07-12 / ACTUALIZADO 12-07-2018) Hurrengo ikasturterako Oteitza Politeknikoan LANBIDE HEZIKETAN onartu eta ez onartuak izan direnen BEHIN BETIKO zerrenda (ZIKLOKA eta IKASLEKA) argitaratu du Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saila

FRESMAK enpresara bisita eta SURFa, GOIZ BOROBILA!!!!!!!

Joan den  apirilaren 28an Erdi Mailako 1. kurtsoko ikasle guztiak  FRESMAK enpresara bisitan izan ziren, Mekanizazioa eta Instalazio Elektrikoak zikloetako ikasleak.  Bertan enpresaren egitura, sekzio desberdinak, mekanizazioak eta muntaiak ikusteko aukera izan zuten.

Bisita oso interesgarria izan bazen ere eguna ez zen hor amaitu, Lucia eta Axpi irakasleen laguntzaz SURFa egitera joan bai ziren hondartzara, era honetan goiz borobila pasaz.

Irakasle eta ikasleen esanetara gehiagotan egin behar dira horrelakoak!!!!

Orriak

RSS - Lanbide Heziketa-rako harpidetza egin