Hondartzako Erronka

Eguraldia lagun,  aurtengoan ere , zikloetako 1.mailakoek  erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren eredua ezagutzen joateko asmoz, ordu t´erdi ikasgelan talde lanean aritu ondoren, hondartzan amaitu den erronka burutu dute goiz guztian zehar. 

 Partaideek  lan bikaina gauzatu dute: 

 Bizikidetzako egun ederra igaro dugu!!,  Zorionak denoi!!!

-Ekintzaile eguna-2019-05-20

Larraioz enpresako Bittor Larraioz-en eskutik , ikasleek ekintzailetasunari buruzko informazio aberasgarria jaso dute. Bittor-ek, bere ekintzailetasun bidean emandako pausoak azaldu dizkigu eta  gainera , etorkizuneko ikuspegiarekin , industria munduan aditu gisa aritu zaigu modu zabal eta egoki batean. Goi mailako 1.mailako ikasleak izan dira bertan ( Mekatronika, Automatizazioa eta Robotika industriala, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programaziokoak).

HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN

HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN
Gizonekin lotutako sektore bat? Emakumeak nola erakarri?
Industria azkar eraldatzen ari da. Lanpostuek gero eta adimen gehiago eta indar gutxiago eskatzen dute. 4.0 industria aurrera doa maila teknologiko altu eta emankorren bila, genero eztabaidetan erreparatu gabe. Egia bada ere, emakume gehienek zerbitzu eta zainketarekin lotutako ziklo hezigarriak aukeratzen jarraitzen dute. Rolak eta estereotipo sozialak dira emakume gazteak enplegu hobeak eta soldata handiagoak eskeitzen dituzten lanbideak saihestera bultzatzen dutenak?

Kutxa Sariak

Abenduaren 10ean Donostiako Tabakaleran 2017-18 ikasturtean Lanbide Heziketan Dualean aritu diren Gipuzkoako zenbait  ikasle  saritu dituzte.

Kutxa Sariak izeneko egitasmo honetan saritua izateko, ikastetxean eta enpresan espediente akademiko onenak dituzten ikasleak izaten dira. Horrela, Oteitza Politeknikoko Unai Bikuña (Goi Mailako Produkzioaren Programazioa) eta Asier De la Mata (Automatizazioa eta Robotika Industriala) jaso dituzte sariak. Biak GKN Driveline enpresan egin dute beraien formakuntza jarduna Dual sisteman.

RIS3 Estrategia Fabrikazio Aurreratuan: Negozio Aukerak

Joan den azaroak 29an, Urola Kosta Mankomunitatean, RIS3 Estrategia Fabrikazio Aurreratuan: Negozio Aukerak saioa antolatu zuen Oteitza Politeknikoak Mankomunitatearen laguntzaz.
Lehenik SPRIko Amaia Martinezek RIS3 Estrategia: Zientzia, Teknologia eta Innobazio Plana, Euskadi 2020 gaia jorratu zuen.
Jarraian Oteitza Politeknikoko Iñigo Arangurenek Abiadura Handi eta Etekin Handiko Material Berezien Mekanizazio Aurreratua Espezializazioko Programa aurkeztu zuen.

Orriak

RSS - Lanbide Heziketa-rako harpidetza egin