Goi Mailako 1. MEKATRONIKA eta 1. PRODUKZIOko taldeek oso gustukoa izan dute ZUMAIAN dagoen GKN Driveline enpresara eginiko bisita.

Apirilaren 26an eta maiatzaren 4an Goi Mailako 1. Mekatronika eta 1. Produkzioko taldeak Zumaiako GKN Drive Line lantegian izan ziren hainbat irakaslerekin batera. Bertan, alde batetik, antolaketa eta mantenuari buruzko azalpen interesgarriak entzun eta, bestetik, fabrikazio zelula robotizatuak ikusi genituen.

Indaux-era irteera

Indaux S.A  lantokiari eskerrak emanaz, erdi mailako mekanikako eta goi mailako produkzioko ikasleek bisita erabat interesgarria egiteko aukera izan zuten.Bertan lantoki bateko egoera eta elkar bizitza ezagutzeko aukera izan zuten,hauen instalakuntzak eta produktuen kalitate arloko ezaugarriak .

 

Elurretara Gourettera

Aurten ere joan gara elurretara Gourette aldera. Egun ederra atera zen eta ikasle irakasleok zoratzen  ibili ginen Pirineotako aldapatzar haiek hegazkinen abiadan jaitsiaz.

Esker bereziak ikasle guztiei zaborrak oso txuuuukun jaso zituztelako, elkarren kontu ederki hartu zutelako  eta irakasleak primeran zaindu gintuzuelako. Horrela gusto ematen du elurretara joateak.

Irteerako argazkirik baldin baduzue bidali mesedez bi posta elektroniko hauetara:

lucia@oteitzalp.com

AKI eta Literatura Unibertsaleko ikasleak Londresen

Batxilergoko lehen mailan Literatura Unibertsala eta bigarrenean AKI ematen duten ikasleek Londresen lau egun paregabe igaro dituzte sei irakaslerekin batera, abenduaren 7tik 11rako astean. Tower Bridge, Saint Paul, Big Ben, Oxford Street, Soho, museoak, Canden Towneko giroa, Covent Garden... Ez dute, ez, aspertzeko aukera haundirik izan! Talde handia bazen ere, primeran moldatu direla adierazi dute irakasleek, oso jator ibili baitira guztiak.

Frantseseko ikasleak Parisen abenduaren 9tik 12ra

  "Lau egun zoragarri pasa ditugu Parisen Oteitzako Frantseseko ikasle-irakasleok. Alde batera eta bestera ibili gara gelditu gabe,  Champs Élysées-etan pasiatu, auzo latinoaren eta Montmartre-ren xarmaz gozatu, Louvre museoa bisitatu, Notre Dame-ko gargolak ikusi, Eiffel dorrera igo... eta sorpresa! baita bertako lehen solairuan izotzetan patinatu ere! Que de bons souvenirs !"

Orriak

RSS - Irteera-rako harpidetza egin