Batxilergoko lehen mailan Literatura Unibertsala eta bigarrenean AKI ematen duten ikasleek Londresen lau egun paregabe igaro dituzte sei irakaslerekin batera, abenduaren 7tik 11rako astean. Tower Bridge, Saint Paul, Big Ben, Oxford Street, Soho, museoak, Canden Towneko giroa, Covent Garden... Ez dute, ez, aspertzeko aukera haundirik izan! Talde handia bazen ere, primeran moldatu direla adierazi dute irakasleek, oso jator ibili baitira guztiak. Beraz, bazterrak ezagutu, ingelesez aritu eta lagunarte ederrean gustura ibilita itzuli dira guztiak. Bejondeizuela denoi!

Esparrua: