Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela eta, Oteitzako ikasleek bi ekitaldi izan dituzte. Alde batetik 1. mailetako ikasleak Etxepare Rap emanaldia ikusi ahal izan dute Imanol Epelderen eskutik Modelon, abenduaren 1ean. Bestetik, 2. mailetakoak abenduaren 5ean Durangoko liburu eta diska azokara joango dira goiza pasatzera. Oteitzako kideok ere euskaraz bizi nahi dugu!

Esparrua: