Jada jakingo duzuenez, 19. KORRIKA, Euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldundu! da.

Oteitza Lizeoan leloarekin bat egiten dugu, Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinesten dugu. Hori horrela, 19. KORRIKA honetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Martxoaren 22an, igandez, 15:30 inguruan irisiko da Zarautza Orio aldetik. Oteitza Lizeoko kideok, berriz, 16:15 inguruan hartuko dugu lekukoa Agoueseneko rotondan. Dena den, ordu laurden lehenago bertan egotea komeni da.

Beraz, elastikoa eta zapatilak jantzi eta GOAZEN DENOK KORRIKARA!!!!! Zer plan hobea igande arratsealdea pasatzeko? Ea, bada, bertan topo  egiten dugun!

Esparrua: