Oteitza Politeknikoak RIS3 estrategiarekin bat eginik eta Innobasqueren kolaborazioarekin, urtarrilaren 23an jardunaldi interesgarri bat antolatu du. Fabrikazio Aurreratuko ildo estrategikoan txertatzen den Robotika Malgua eta Kolaboratiboa leloarekin, bi goi mailako hizlari izan ditugu. Horrela, Damien Salle (Tecnalia) eta Juan Carlos Sasia (Larraioz) robotikaren gaur egungo egoera eta erronka nagusiak azaldu dizkigute.

Hamabost enpresa desberdin ordezkatuz,  jardunaldia arrakastatsua izan dugu GKN-ko aretoa txikiegi gelditu zaigularik bertaratu zaizkigun pertsona kopuruagatik. Hitzaldien ondoren, Zumaiako GKN enpresako instalakuntza aurreratuak bisitatu ondoren, mokadutxo batekin eman zaio amaiera jardunaldiari.
Eskerrik asko jardunaldi hau posible izateko lagundu diguten erakunde desberdinei.